Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Gizaburuagako Udalak dagoeneko webgunea dauka.

Plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoa eta erabilgarria. Helburua gure herriko egoera argi eskaintzea da, eta baita udal zerbitzuen, kultura eta aisialdirako eskaintzaren, eta, azken finean, Gizaburuagari buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea ere.

www.gizaburuaga.eu helbidean ikusi daitekeen webgune hau ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa biltzen du. Bertan nabarmentzekoak dira Udalari eta bere zerbitzuei buruzko informazioa eta inguruko baliabide turistikoak.

Gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazio izapideak etxetik bertatik egiteko aukera eskainiko zaie. Nolanahi ere, webgunea tresna interaktibo eta aldakorra -informazio beharren eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera- da.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
E-posta: info@biscaytik.eu