Albisteak

 

Guztira 16.000 euro inguru banatuko dira Lea-Artibaiko 12 ekintzaileren artean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskaintzen duen programa bati dagokio eta Leartibai Garapen Agentzia erakunde laguntzailea denez, bi proiektu hauek jarriko dira abian, enpresa ideia bat garatzea eta enpresa jarduera berria abian jartzea.

Enpresa ideia garatzeko laguntzak:

6 ekintzailek parte hartu ahal izango dute eta Leartibai Garapen Agentziak ideiak lantzeko duen metodologiaren baitan landuko da programa. Berau otsailaren 26an hasi eta hiru hilabetez luzatuko da.

Parte hartu nahi dutenek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

  • EAEn erroldatuta egotea eta bizitzea.
  • Langabetua izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Programarako erabateko arduraldia.
  • Aurretik autonomotan alta eman gabe izatea.
  • Ideia bat izatea.
  • Aurreko deialdietan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzetako bakar baten onuradun ez izatea.

Dirulaguntza 1.000 eurotakoa izango da eta 30 urtetik beherakoa izanez gero zein emakumezkoa izanez gero beste %15 handituko da, gehienezko laguntza 1.300 eurotakoa izanik.

Enpresa jarduera berriak abian jartzeko laguntzak

6 ekintzailek parte hartu ahal izango dute, Leartibai Garapen Agentziak jarduera berriak martxan jartzeko garatuta duen metodologiaren baitan landuko da programa. Hasiera otsailaren 26an emango zaio, 3 hilabetez luzatuko da eta beste 3 hilabete egongo dira enpresa berriaren sorrera egiteko.

Parte hartu nahi dutenek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

  • EAEn erroldatuta egotea eta bizitzea.
  • Langabetua izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Programarako erabateko arduraldia.
  • Negozioa sortzeko ideia landu bat izatea.
  • Enpresaren sorrera helbidea EAEn izatea.
  • Aurreko deialdietan jarduera berri bat martxan jartzeko asmoz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzetako bakar baten onuradun ez izatea.

Dirulaguntza 1.500 eurotakoa da da eta 30 urtetik beherakoa izanez gero zein emakumezkoa izanez gero beste %15 handituko da, gehienezko laguntza 1.950 eurotakoa izanik.

Informazio osoa jaitsi (PDF 236KB)