Gune naturalak

 

Azken padura-hondarra, eustormek, landarez beteriko lohiek, eta subhalofilo multzoek (lezkadi eta ihidiak) artifizialki itxitako uharteaz osatutakoa, Arrabeta eta Goitiz artean dago.

Itsas eragina duen ibaiaren gainerako zatian nekazaritza-landazabalez edo hirigunez inguratutako marearteko lokatz eta hareatza txikiak bakarrik daude.

Natur balio nagusia galtzeko arriskuan dagoen bisoi europarra (Mustela lutreola) haragijale erdi urtarraren presentzia da. Bizkaia erdialde eta mendebaldeko arroetako (Oka, Artibai) populazioa banaketa-eremuko interesgarriena izan liteke.