Olazar Bengolea elkartea

Olazar Bengolea Kultur Elkartea herriko jendeak osatutako elkartea da, kultura arloko ekintzak eta bestelakoak ere antolatzen dituena. Bere betebeharrik garrantzitsuenetakoa Musika Eskolaren ardura da, hala ere hilero gutxienez ekintzaren bat antolatzen da elkarte honetatik. Badira urtero errepikatzen diren jarduerak:

  • Otsaila: inauteriak.
  • Martxoa: Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizuna eta herriko emakumeei omenaldia.
  • Ekaina: San Juan eguneko sua eta afaria.
  • Abendua: Olentzero.

Gainerako hilabeteetan irteerak edota tailerrak antolatzen dira gehienbat.